Hautatu hizkuntza

15 de MarzoEU
PRESENTZIALA

Nola egin zure aurkezpen eta bilera komertzialek espero duzun emaitzak emateko

Konfiantzaz komunikatzeko eta aurkezpen eta bisita komertzialetan zure bezeroen arreta erakartzeko teknikak eta estrategiak lantzea. Ariketa praktikoen bidez, zure mezua modu argi, konbentzigarri eta gogoangarrian nola egituratu ikasiko duzu, zure balio-proposamena nabarmendu dadin eta eragina sor dezan. Egitura: Nola egin aurkezpen edo bisita komertzial on bat? 3 urrats.

 

Datu garrantzitsuak

Data - Uztailaren 24an Ordutegia - 09:30 - 11:30 Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua)

 

Saioaren helburua

Konfiantzaz komunikatzeko eta aurkezpen eta bisita komertzialetan zure bezeroen arreta erakartzeko teknikak eta estrategiak lantzea.

Ariketa praktikoen bidez, zure mezua modu argi, konbentzigarri eta gogoangarrian nola egituratu ikasiko duzu, zure balio-proposamena nabarmendu dadin eta eragina sor dezan. Egitura: Nola egin aurkezpen edo bisita komertzial on bat? 3 urrats.

  1. Prestakuntza (Ezagutu zure audientzia edo bezeroa, zehaztu helburu materialak eta tresnak, saiakuntza)
  2. Esku-hartzea (ahozko eta ez-ahozko hizkuntza, storytelling...)
  3. Ebaluazioa eta doikuntza (Emaitzak neurtu, aldaketak egin eta jarraipena egin)
  4. Ohiko akatsak.

 

Nori zuzendua 

Tailer hau beren markaren nortasuna eraiki edo indartu nahi duten ekintzaile, startup, enpresa txiki eta Donostian proiektu edo enpresak dituzten profesionalentzat diseinatuta dago.

 

Irakaslea

Libe Masie - Innobide.

 

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.


* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.