ZUREKIN ETAPA BAKOITZEAN

ZUREKIN ETAPA BAKOITZEAN

Hemen hasten da zure proiektua
Arrakasta erdiesten duten ekintzaileak ideia bikain batekin hasten dira, baina laguntza behar izaten dute hazteko. Beharrezkoak diren baliabideekin eta adituekin konektatuko zaitugu, etapa bakoitzean alboan izan ditzazun: hastapeneko ideiatik merkaturatu eta zure negozioa hazten den arte.

Lotura esparru estrategiko ezberdinekin

Pertsona ekintzaileak eta gakoak diren eragileak elkarrekin harremanetan ipintzen ditugu hainbat enpresa- eta teknologia-esparrutan:
01. GASTRONOMIA
  • GOE (Gastronomy Open Ecosystem)
  • Talento Gastro NEXT SS DCC
  • Basque Culinary Center
  • EKINN + Gastro ( Generational Change)
02. ADIMEN ARTIFIZIALA
  • GOE (Gastronomy Open Ecosystem)
  • Talento Gastro NEXT SS DCC
  • Basque Culinary Center
  • EKINN + Gastro ( Generational Change)
03. TALENTUA
  • TALENT HOUSE - Reception Plan 
  • FABRIKA  - High Performance Center for the Cultural Transition of Organizations
04. INDUSTRIARAKO ZERBITZU AURRERATUAK
  • Zuatzu Advance Services Pole
05. ELEKTROMUGIKORTASUNA
  • ELECTROMOBILITY HUB (Mubil, CIDETEC, Tecnalia, Vicomtech
06. ZIENTZIAREN INDUSTRIALIZAZIOA
  • Biotech Foods
  • Vivebiotech
  • Viralgen
07. BIOZIENTZIAK
  • VIRALGEN
  • VIVEBIOTECH
  • Columbus Biotech HUB
09. QUANTUM
  • IBM 6º world´s Quantum computer (IBM Euskadi Quantum Computacional Center IKERBASQUE building)
  • DIPC New building
  • Multiverse European leader in software quantum
  • Basque Quantum  
  • Quantum TOWER 
  • Quantum Motion (UK company)
10. ENERGIA
  • HIDROGEN (Tecnalia) Pioneering Lab in Europe
11. EKINTZAILETZA
  • EKINN development and attraction of entrepreneurial talent
12. EKITALDIAK
Passion for knowledge / Donostia Innovation Week / Bioquity / SS Gastronomia / International Water Congress / Quantum Matters.

Sareetarako eta ekosistemetarako irisgarritasuna

Konektatu zure proiektua pertsonekin, ezagutzekin eta abaguneekin, bertan zein nazioartean.

Tokiko loturak

  • 01.   EKINN komunitatea eta Donostiako Sustapenaren sarea.
  • 02.   Talentuaren eta ekintzailetza teknologikoaren programak Ikerketa eta Teknologiako Euskal Aliantzaren Sarean (BRTA)
  • 03.   Beste bizkortzaile eta haztegi lider zenbait: BIC Gipuzkoa, BIND, Berriup, Gipuzkoako Ganbera eta EIT Food.

Lotura nazionalak eta nazioartekoak

  • 01.   Donostiako Sustapenaren nazioarteko sarea.
  • 02.   EKINN Entrepreneurship Summit eta Berrikuntzaren Astea, WeekINN.
  • 03.   Ekitaldi orokorrak Donostian: BioEquity, SS Gastronomika, Quantum Matters eta askoz ere gehiago.
  • 04.   I+G+b proiektuak bultzatzen dituzten Estatuko erakundeetarako sarbidea.
  • 05.   Bisitak ekintzailetza berritzaileko nazioarteko ekosistemetara, hainbat sektoretan erreferente direnak (esate baterako, Bio-osasuna, AA, etab.).
Iritsi Talentu onenera Iritsi Talentu onenera

Iritsi Talentu onenera

4 unibertsitate, lanbide heziketako 17 zentro eta 52 ikastetxerekin, talentu arloko pool oso zabala dugu, eta aski kualifikatua.
Goi mailako ikasketen

30%

ingeniaritzakoak dira.

Finantza-laguntza

EKINN ekimenak hainbat finantza-laguntza eskaintzeaz gain, finantzazio-tresnetarako sarbidea eskaintzen du. Startupek honako onura hauek izan ditzakete:
  • 01.   Talentua gehitzeko laguntzak: 20.000 eurora arte.
  • 02.   Gastu estrategikoetarako eta hedapena bizkortzeko finantzazioa.
  • 03.   Transferentzia Teknologikoko finantzazioa teknologia-proiektuetarako: 15.500 eurora arte.
  • 04.   Hazteko ahalmena duten proiektuetarako finantzazio-tresnak:
    Balizko inbertitzaileekin harremanetan jartzeko zerbitzua, Mikrokredituak, Berme-funtsa.

Zerga-pizgarriak

Zure proiektuaren garapeneko etapa bakoitzean lagungarri diren zerga arloko baliabideetarako sarbidea ere eskaintzen dugu, esate baterako: patent boxak, I+G+b kenkariak, berrikuntzarako zerga-pizgarriak eta 64BIS programa.

Ongietorria eta soft landing zerbitzuak

EKINN ekimenak zure joan-etorria eta ostatua ahalbidetzen du hainbat zerbitzurekin, zure bizitza berria errazago has dezazun:
  • Talent House eraikina ikerlarientzat, 80 apartamenturekin.
  • EKINN eraikina ekintzaileentzat, 70 apartamenturekin, hiriaren erdigunean.
  • Espazio irekiak bilkurak eta lankidetzak aurrera eramateko.
  • Laguntza osoa bisatuekin, bankuarekin, ikastetxeekin, bertako hizkuntzarekin, tituluak homologatzearekin eta abagune soziokulturalekin lotuta.
  • Laguntza familientzat orientazio-zerbitzu baten bidez, proiektuaren sustatzaile diren pertsonen ezkontideek enplegua bilatu dezaten.
Zergatik ekin Donostian? Zergatik ekin Donostian?

Zergatik ekin Donostian?

Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak lau bider aitortu du zientziaren eta berrikuntzaren hiri. Eta erreferentziazko hiria da, kultura arloan eskaintza zabala duelako eta bizi-kalitate bikaina eskaintzen duelako.

15.800 enpresa baino gehiago hartzen ditu, Espainian enpresa-dentsitateari dagokionez laugarren hirigunea da, eta mundu mailako proiektu aitzindarien egoitza da sektore estrategikoetan.

Informazio gehiago

EKINN ekimeneko lantaldea eskuragarri duzu edozein zalantza ebazteko. Ongietorria eman eta zure proiektuaren arrakastan laguntzeko prest gauzkazu.

EKINN ekimenari buruz gehiago jakiteko Jar zaitez harremanetan