Hautatu hizkuntza

Connecting for Impact

EKINN inspirazio eta lankidetzarako gune bat da, eta berrikuntza eta ekintzailetza aurreratua bultzatuz etorkizuna eraikitzea du helburu.

EKINN agenda

Jardueren egutegia
EKINNen talentua aukerekin konektatzen dugu. Bat egiten dugu proiektu berritzaileak garatzeko eta hazteko duzun gogoarekin. Zure helbururantz prestatzen, laguntzen eta bultzatzen zaituen plataforma gara.
DITUGUN TRESNA ETA KONEXIO GUZTIAK JARTZEN DIZKIZUGU ESKURA.

GAZTEENTZAKO ARRETA

Beren aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dituzten gazteentzat.
Berrkiuntza ekimen eta ekimen ekintzaileei aukerak sortu eta eraldatzen (eta forma ematen) laguntzen dugun erreferentziazko espazioa gara.

PERTSONA EKINTZAILEEI ARRETA EMATEA

Kezkak dituzten herritarrentzat.
Tokiko eta nazioarteko ekosistemarako plataforma gara. Hemen, ekintzaileek sinergiak sor ditzakete eta lankidetzan aritu daitezke esperimentatzeko, hazteko eta proiektu edota ekimen berriak garatzeko ...

PROIEKTU BERRITZAILEEN AZELERAGAILUA

Euren negozioa Donostian martxan jarri nahi dutenentzat.
Donostiarako eta mundurako eragin positiboa duten proiektu berritzaile eta eraldatzaileen sorrera erraztea, bultzatzea eta ugaritzea da mugiarazten ...

BERRIKUNTZA-NODOA

Enpresa gazteentzat zein finkatuentzat.
Lagundu, konektatu eta inspiratzeaz gain, hirian berrikuntza eta ekintzailetza aurreratua bultzatzeko eta zabaltzeko beharrezkoak diren bitartekoak ere eskaintzen ditugu.
EZAGUTU ESKURA DITUZUN GUNEAK
  • BULEGOAK

    BULEGOAK

    Erabilera anitzeko banakako gunea, ezin hobea startup eta enpresa berritzaileentzat, ingurune bikaina eskaintzen duena garapen profesionalari ekiteko.

    Bulego erabat ekipatuak, zure lan taldea eta zu zeu etxean bezalaxe sentitu zaitezten: abiadura handiko Internet, argiteria adimenduna... Ekiteko modu berri bat.

  • ESPAZIOAK ALOKAGAI

    ESPAZIOAK ALOKAGAI

    Espazio ireki bat gara. Bertan, zeure ekintzailetza-proiektua garatzeko, beste eragile batzuekin konektatzeko, esperimentatu eta hazteko.
    Coworking langelak, bilera gelak, prestakuntza gelak, hitzaldi aretoak... Topaketak eta aurkezpenak egiteko gune irekiak... Hiriko sinergiak indartzeko gune berri bat.
  • OSTATATZEA

    OSTATATZEA

    Zure beharretara egokitzen diren hainbat gune ditugu, ekintza formalekin hasi eta informalagoetaraino.

    70 apartamentu hiriaren erdigunean, zuretzat eta zure familiarentzat, beharrezko erosotasun guztiekin. Ardura zaitez bakarrik zeure talentua lantzeaz.

ETORKIZUNA ORAINAREN AGENDAN DAGOEN GUNE IREKI BAT GARA


EKINN, zure proiektu berritzailea
Konektatu Inspiratu Lagundu
eta garatzen dugun gunea