Ane Oyarbide: "EKINN, Donostia Sustapenaren jauzi kualitatiboa da, ekintzailetza-zerbitzuak donostiarrei hurbiltzeko".
EKINNek, Donostiako Berrikuntza- eta Ekintzailetza-Nodo berriak, 100 egun bete ditu. Joan den otsailaren 26an ireki zizkion ateak hiriari, Donostiako Sustapenak ekintzailetzaren alde egiten duen apustua indartzeko asmoz, Donostiako berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemako eragileekin lankidetzan. Hirian ekonomia eta enplegua bultzatuko duten proiektu berritzaileen garapena sustatzeko konpromisoari zor zaio apustu hori.
Donostia Sustapenak gune horren alde egin duen apustua argi eta garbi bermatzen dute zenbakiek; izan ere, hirian berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea xede duten hainbat ekintzaren ardatza baita dagoeneko. Aurreneko 100 egunetan, 1.605 pertsona igaro dira EKINNetik, hau da, iaz, epealdi berean, Camino kalean dagoen herritarren arretarako bulegoan halako hiru handitu dira bertan emandako arreta-zerbitzuak (477).
EKINNek badu Ekintzailearen Bulegoa deritzona, zeinak, hurbiletik eta modu pertsonalean, arreta eta orientazioa eskaintzen dizkie ekintzaileei eta euren proiektuei; horrez gain, arreta pertsonalizatuan oinarriturik, ibilbide bat ere diseinatzen die. Zabaldu zenetik, bulegoak 512 ekintzaile eta proiektu babestu ditu, eta aholkularitza eman die ekintzailetza tradizionalari zein berritzaileari.
Ane Oyarbide Ekonomia eta Bertako Enplegurako zinegotziak nabarmendu duenez, EKINNen aldeko apustua jauzi kualitatiboa da Donostia Sustapenaren zerbitzuak eta, zehazki, ekintzailetzaren eta enpresa-proiektuen garapenari lotutakoak Donostiako herritarrengana eta, bereziki, gazteengana hurbiltzeko Udalaren apustuan. “EKINN hurbileko erreferentzia izatea nahi dugu, donostiarrek bertara joateko eta Donostia Sustapenak eskaintzen dizkien aukerak aprobetxa ditzaten, beren prestakuntzan sakonduz eta beren ekintzailetza-proiektuak lagunduz hazteko eta hobetzeko aukera izan dezaten. Alor horietan proiektuak eta kezkak dituzten donostiar guztiek EKINN bezalako ekipamendu bat dute Donostiako erdigunean, San Bartolome gainean, ekintzailetzarekin zerikusia duen guztian laguntzeko.”.
Zerbitzu motaren arabera, arreta jasotako ekintzaileen kopuruaren banakapena hauxe da:
Sentsibilizazioa eta prestakuntza
100 egunetan 127 gaztek jaso dute arreta, euren ekimen ekintzaile berriak garatu ahal izan ditzaten. Berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotutako gaitasunen sentsibilizazioaren, prestakuntzaren eta garapenaren aldeko Donostia Sustapenaren apustu hori batez ere lanbide heziketa-zentroekin eta unibertsitateekin lankidetzan egiten ari da.
Orain arte ekintzailetzari buruzko Mintegi Trinko batzuk egin dira, besteak beste, martxoan EHUrekin batera egindakoa edota apirilean Nazaret LH Zentroarekin batera egindakoa.
Tokiko eta estatuko eragileekin lankidetzan, EKINN Akademiak prestakuntzaren arloko ildo berriak lantzeko aukera ematen du, hala nola gaitasunak garatzea, gai teknologikoei buruzko ezagutza (IA, datuen analitika, zibersegurtasuna...) birziklatzea eta hainbat esparrutako gaiak (lidergoa eta enpresen kudeaketa) sakonago lantzea.
Otsailaren 26az geroztik, 321 pertsonak hartu dute parte hainbat prestakuntza-saiotan: Marketin Digitalarekin hasita; lanerako horren tresna erabilgarria den IArekin amaituta; eta berrikuntzako eta ekintzailetzako azken joerak ahaztu gabe.
Proiektuen bizkortzea
Proiektuak bizkortzeko emandako zerbitzuei dagokienez, nabarmentzekoak dira: EKINN+ proiektu berritzaileak bizkortzeko programarekin eta horien komunitatearekin lotutako hitzorduak; eta EKINN+ Osasuna edo EKINN+ Gastro programa sektorialak, zeinentzat EKINN bihurtu baita euren etxea.
Gainera, eraikin berriari esker, mentore etxe espezializatuak sortzeko ekimena abian da, gaur egun ekintzaileek dituzten 3 erronka handiak hobetzeko: lehen bezeroa lortzea, inbertsioak eskuratzea eta talentua erakartzea eta fidelizatzea.
Konexioa
Tokian tokiko zein nazioarteko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosisteman sartuta dauden erakunde estrategikoekiko lankidetza eta konexioa indartzea da EKINN Nodoaren helburuetako bat, EKINNek espazio ireki gisa eta topagune gisa duen izaera indartzeko.
100 egunetan soilik, EKINN egoitzan 15 ekitaldi baino gehiago antolatu dira eta 541 pertsonak hartu dute parte. Donostia Sustapenaren ekitaldiez gain (esaterako, Ekinn Gastro Donostiako gastronomiaren talento gatezteei prestakuntza eta garapen profesionalean laguntza eskeintzen dien .programaren hasiera), ekosistemako beste erakunde batzuek ere euren ekitaldiak antolatu dituzte, hala nola Tecnalia Venturesek edota Adegiren Ekintzailetza Foroak.
EKINN ereduak, gainera, berrikuntza-ekosistema desberdinen interesa piztu du, hala nola Finlandiako Espoo hirira, Málaga, Lisboa edo Boloniarena eta lehenengo 100e egun hauetan tokiko, nazioko eta nazioarteko hainbat erakunderen bisitak ere izan dira, eta dagoeneko etorkizuneko lankidetzak garatzen ari dira haiekin guztiekin, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren esparruan.
Talentua erakartzeari eta ostatatzeari dagokienez, eraikin berriak dituen 70 bizitegiak Talent House eraikinaren 80ei gehitu behar zaizkie, 150 bizitegiko eskaintza osatuz eta Sustapen Sozietatearen Talentua Erakarri eta Ostatatzeko Plana indartuz. EKINNen ostataturik dagoen pertsonaren profilak joera ekintzaileagoa du; Talent Housen, berriz, profil horiek zientifikoagoak izaten jarraituko dute.
Gaur egun, dozena erdi bat lagun bizi dira EKINNen, eta kopuru hori pixkanaka handituz joango da datozen asteetan, EKINN Campus programa aitzindariari eta bere gisako ekimenei esker, EKINNen ostatu hartuta dauden kanpoko ekintzaile gazte atzerritarrek tokiko gazte ekintzaileekin bizi eta lan egiteko aukera izango baitute uztaileko lehen astean.
EKINN Berrikuntza eta Ekintzailetza Nodoa abian jartzea, azken batean, Donostia Sustapenaren lan estrategikoaren ardatzetako bat da, eta talentu berria garatu eta erakartzeko hiriak aurre egin beharreko erronkari erantzutea du helburu. Izan ere, "Donostian proiektu bakoitza axola du".