Hautatu hizkuntza

Aldaketaren motorra den berrikuntzaren aldeko apustu irmoaren esparruan, Donostia Sustapenak Hiri Erronkak Ebazteko Ideien Lehiaketa aurkeztu du. Tokiko berrikuntza ekosistemari zuzendutako ekimen berri horrek hiriko erronkei aurre egiteko irtenbide berritzaileak identifikatu eta garatzea ditu helburu.

Donostia jasangarriago eta lehiakorrago baterako berrikuntza

Etengabeko aldaketen egungo testuinguruan, diziplina anitzeko erantzun azkar eta jasangarriak eskatzen dituzten erronkei aurre egin behar die Donostiak. Lehiaketa honekin, hiriaren benetako beharrei erantzuna ematen dieten ideia berritzaileak identifikatu eta bultzatu nahi dira, tokiko berrikuntza ekosistemaren gaitasunei onura aterata. Hiriak, Donostia Sustapenaren bitartez, berrikuntzarekin, garapen ekonomikoarekin eta aurrerapen teknologikoarekin hartu duen konpromisoaren aurrerapauso berria da.

Lehiaketa 2023-2027 Gobernu Programaren esparru barruan dago, Donostia zientziaren eta ezagutzaren hiri moduan kokatu nahi duena, unibertsitate, ikerketa zentro eta enpresa teknologiko aurreratuen arteko

Nork parte har dezake?

Lehiaketa hiriko enpresa txiki eta ertainei (ETE), startup-ei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kideei zuzenduta dago Erakunde horiek hiriko erronka jakinetarako irtenbide berritzaileak planteatu ahalko dituzte, betiere kontuan hartuta proposamenek ikuspegi berezia izan behar dutela eta teknologiaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren erabilera intentsiboan oinarritu behar direla.

Hiri erronkak eta proposamenen irizpideak

Aurkeztutako ideiek funtsezko erronkekin lotura izan beharko dute, hala nola azpiegituren jasangarritasuna, klima neutraltasuna, hiri berroneratzea, zerbitzu publikoen eraldaketa digitala edo tokiko garapen sozioekonomikoa, besteak beste. Hona hemen irtenbideen betekizunak:

  • Hiriaren eta herritarren benetako erronkei erantzutea.
  • Eskalagarriak, jasangarriak eta inpaktu handikoak izatea.
  • Hirian probatzeko modukoak izatea, 12-18 hilabeteko epean.
  • Ikuspegi berritzailea eta berezia izatea.

Prozesua eta eskabideak aurkeztea

Proposamenak aurkezteko epea oinarriak Donostia Sustapenaren webgunean argitaratzen diren momentuan hasiko da eta 2025eko abenduaren 31n amaituko da. Eskabideak, beharrezko agiriekin batera, telematikoki bidaliko dira webgune ofizialaren bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

Lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua

Ideien lehiaketa aitzindari hau lankidetza publiko-pribatuaren aldeko Donostia Sustapenaren konpromisoaren isla da, eta tokiko balio kateko eragileak konektatzen dituzten proiektu berritzaileak sustatzeko antolatu da. Hautatzen diren irtenbideak hiriko ingurune errealetan probatu ahalko dira, hartara merkaturatu aurretiko balioztatzea ziurtatuz eta hiri berrikuntzako ereduari ekarpena egiten diotela bermatuz.

Lehiaketa aukera paregabea da tokiko talentuaren laguntzarekin Donostiako erronkak irtenbide berritzaile bihurtzeko, eta erreferentea den hiri laborategi bat lortzeko.

Informazio gehiago