
PRESENTZIALA
Argi eta garbi hitz egiten – Inbertitzaile pribatuei eta Arrisku Kapitalari buruz jakin nahi duzun guztia... eta nola konbentzitu!
Datu garrantzitsuak
Data - Azaroan 19an | Ordutegia - 16:00 - 17:30 | Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua) |
Saioaren helburua
Mathieu Carenzoren eskutik (hogei urte baino gehiagoko esperientzia du ekintzaile eta business angel gisa), enpresa bat sortzeko, hazteko eta finantzatzeko etapa guztien ibilbidea ezagutuko dugu. Ekintzailetzari lotutako zalantzak, beldurrak eta mitoak argitzeko aukera izango dugu, finantza munduko ohiko kontzeptuak hizkuntza erraz, zuzen eta eskuragarrira itzuliz.
Ekintzaileen eta inbertitzaileen interesen arteko desberdintasunak, zer inbertitzaile mota dauden eta haien jargoia nola interpretatu, zuretzat inbertitzaile egokia nola identifikatu, inbertsio-prozesuaren faseak zein diren eta negoziazio batean zer akats saihestu ulertzeko aukera.
Adibide argi eta praktikoekin, gakoak emango dizkigu behin betiko pausoa eman eta zeure negozioari ekin diezaiozun.
Nori zuzendua
Donostiako Ekintzaileak eta start-up-ak.
Irakaslea
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.
