Hautatu hizkuntza

12 foto
PRESENTZIALA

Bultzatu zure Startupa Elkargiren Finantzaketa Tresnekin!

 

Startupen mundu lehiakorrean, finantzaketa egokia lortzea arrakastaren eta porrotaren
arteko aldea izan daiteke. Saio honetan, Elkargiren eskutik lor ditzakezun finantzaketa-
aukerak ezagutuko dituzu, zure start up-ak hazteko behar dituen urratsak eman ditzan.

 

Datu garrantzitsuak

Data - Urriaren 03an Ordutegia - 09:30 - 11:30 Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua)

 

Saioaren helburua

Startupen mundu lehiakorrean, finantzaketa egokia lortzea arrakastaren eta porrotaren arteko aldea izan daiteke. Saio honetan, Elkargiren eskutik lor ditzakezun finantzaketa- aukerak ezagutuko dituzu, zure start up-ak hazteko behar dituen urratsak eman ditzan.

Saio praktikoa izango da, eta, bertan, finantzaketa-tresnak ezagutzeaz gain, kasu praktikoak ikusiko ditugu, jarduera mota horietan izandako asmatzeak eta akatsak ulertaraziko dizkigutenak. Hobeto jakingo dugu zer egin eta, batez ere, zer ez egin!

 

Nori zuzendua 

Enpresa berrien hazkundean eta finantzaketan interesa duten ekintzaileak eta startupak.

 

Irakaslea

Naiara López, Elkargiko gestore finatziarioa

 

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.