Hautatu hizkuntza

9 foto
PRESENTZIALA

Donostiako start up-entzako aukerak ezagutuz kanpoko merkatuetan

 

Zure startup-a prest dago mugetatik haratago hedatzeko? Zure produktua edo zerbitzua nazioarteko merkatuetara nola eraman jakin nahi duzu?.

 

Datu garrantzitsuak

Data - Urriaren 10an Ordutegia - 09:30 - 11:00 Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua)

 

Saioaren helburua

Zure startup-a prest dago mugetatik haratago hedatzeko? Zure produktua edo zerbitzua nazioarteko merkatuetara nola eraman jakin nahi duzu?

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, startupentzako aukerak ez dira herrialde bakar batera mugatzen. Atzerriko merkatuetara sartzea funtsezkoa da zure enpresaren hazkunderako eta eskalatzerako, baina prozesu honek ere erronka paregabeak dakartza.

Gipuzkoako Bazkundeko adituen eskutik, aukerak ezagutuko ditugu, baina baita kanpoko merkatu horietara iristeko zailtasunak ere.

Saioan, bertaratzen direnen antzeko merkatu eta sektoreetan jarriko dugu arreta, eta, horretarako, formulario baterako esteka bat uzten dizuegu, zuen beharrak hobeto ezagutzeko. Inprimakia bete.

 

Nori zuzendua 

Donostiako start up-ak.

 

Irakaslea

Teresa Alarcos, Women Startup Community.

 

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.

 
 
 
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.