Hautatu hizkuntza

15 de MarzoEU
PRESENTZIALA

Ekintzailetzarako tresna digitalak: sortu zure online presentzia eta optimizatu zure denbora

Ekintzailea zara edo negozio bat duzu martxan eta jauzi digitala eman nahi duzu? Tailer praktiko honetan, online presentzia profesionala sortzeko zer behar den ikasiko duzu (oinarrizko weba, domeinuak, Google My Business eta Analytics) eta denbora eta eraginkortasuna nola irabazi Calendly, ChatGPT, Claude edo Copilot bezalako tresnak erabiliz.

 

Datu garrantzitsuak

Data - Irailean 26an Ordutegia - 09:30 - 11:00 Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua)

 

Saioaren helburua

Ekintzailea zara edo negozio bat duzu martxan eta jauzi digitala eman nahi duzu? Tailer praktiko honetan, online presentzia profesionala sortzeko zer behar den ikasiko duzu (oinarrizko weba, domeinuak, Google My Business eta Analytics) eta denbora eta eraginkortasuna nola irabazi Calendly, ChatGPT, Claude edo Copilot bezalako tresnak erabiliz.

Tresna horiek modu erraz eta praktikoan erabiltzen ikasiko duzu, zure negozioa lehen egunetik ikusgarriagoa eta produktiboagoa izan dadin.

 

Nori zuzendua 

Donostian negozioa abian jartzen ari diren edo duela gutxi jarri duten ekintzaileentzat.

 

Irakaslea

INNOBIDE ESTRATEGIA AHOLKULARITZA – DANIEL TAMARGO

 

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.


* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.