
PRESENTZIALA
Eskualdeko, estatuko eta Europako laguntzak startupentzat; Enisa, Neotec, Eic Accelerator eta beste batzuk
Datu garrantzitsuak
Data - Maiatzak 8 | Ordutegia - 12:30 - 13:30 | Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua) |
Saioaren helburua
Saio honetan, eskualdeko, estatuko eta Europako hurrengo laguntza-deialdien xehetasunak ezagutu ahal izango ditugu. Zehatz-mehatz azalduko ditugu Enisa, Neotec, PID Proyecto I+D, Hazitek, Fast Track Innobideak, Eurostar, EIC Accelerator, Eureka, Cascade Funding eta abarren laguntzak.
Nori zuzendua
Donostian proiektuak edo enpresak dituzten startup eta ETEak.
Irakaslea
Zabala Innovation.
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.
