
PRESENTZIALA
Fakturazioa eta TicketBAI: zer da zure negoziorako ezinbestekoa dena?
Datu garrantzitsuak
| Data - Otsailak 20an | Ordutegia - 09.30 - 11.00 | Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua) |
Saioaren helburua
Zalantzak dituzu nola fakturatu behar den edo TicketBAI sistemari buruz? Saio praktiko honetan, fakturazioari lotutako betebeharrak modu argi eta errazean ezagutuko dituzu, baita TicketBAI betetzeko beharrezkoa dena ere, konplikaziorik gabe.
Ekintzaileentzat, autonomoentzat eta negozio txikientzat pentsatutako prestakuntza da, beren jardueran lasaitasunez zentratu ahal izateko, eguneratuta daudela jakinda.
Fakturazioaren oinarrizko betebeharrak azalduko dira: fakturak nola egin, faktura motak (faktura osoa eta faktura sinplifikatua) eta indarrean dagoen araudiak zer eskatzen duen. Ondoren,TicketBAI sisteman sakonduko da: nori eragiten dion, zer behar den betetzeko (softwarea, ziurtagiri digitala, Ogasunera bidalketa) eta dauden aukerak. Amaitzeko, TicketBAI betetzen duten fakturak sortzeko Ogasunaren doako aplikazioa aurkeztuko da: FakturaBAI.
Nori zuzendua
Tailer hau ekintzaileentzat, startupentzat, enpresa txikientzat eta Donostian proiektuak edo enpresak dituzten profesionalentzat diseinatuta dago.
Irakaslea
Idoia Oyarbide – Gertu Asesores.
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.
