
PRESENTZIALA
Nazioartekotu zure enpresa: kanpoko merkatuetan hazteko aukerak
Datu garrantzitsuak
Data - Irailean 18an | Ordutegia - 09:30 - 11:00 | Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua) |
Saioaren helburua
Ingurune global gero eta lehiakorrago batean, kanpora irekitzea ez da aukera bat, enpresen hazkunde jasangarria ziurtatzeko funtsezko estrategia bat baizik.
Hala, Donostia Sustapenak eta Gipuzkoako Ganberak sinatutako lankidetza akordioaren esparruan, nazioartekotzeko urratsa eman nahi duten enpresei zuzendutako tailer hau diseinatu da, baita bidea hasi eta kanpoan presentzia sendotu nahi dutenentzat ere.
Zer eramango duzu tailerretik?
- Nazioarteko merkatuei heltzeko gako estrategikoak
- Nola identifikatu aukerak egungo testuinguru globalean
- Enpresen eskura dauden programak, zerbitzuak eta laguntza ekonomikoak
- Oinarri berritzailea duten enpresentzako nazioartekotze-plan bat diseinatzeko orientazio pertsonalizatua.
Parte hartzea doakoa da, baina edukiera mugatua.
Nori zuzendua
Donostian lantokia duten enpresak.
Irakaslea
Gipuzkoako Ganbera.
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.
