PRESENTZIALA
Produktuaren diseinua eta garapena, balio bereizgarri eta negozio-estrategia gisa
Datu garrantzitsuak
Data - Azaroa 26an | Ordutegia - 09:30 - 11:00 | Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua) |
Saioaren helburua
Merkatuari irtenbide bat emateko orduan, diseinua funtsezko tresna estrategiko bat da produktua bera eta, ondorioz, enpresa hobetzea, produktu bat ulertuz gauza fisiko, digital edo zerbitzu bat bezala.
Aurrez aurreko saio honetan, diseinua zer den eta enpresei nola lagundu dakiekeen landuko da. Epe labur eta luzera, produktu bat merkaturatzeko etapa guztietan, eta enpresaren ikuspegiaren eta xedearen parte den tresna gisa, bere oinarrietatik. Ikusiko duguna:
- Aurreikuspenak eta itxaropenak.
- Zer da.
- Zer gaitasun hartzen dituen eta nola lagundu diezaiekeen enpresei beren etapa eta behar desberdinetan.
- Oinarrizko metodologiak eta tresnak.
- Lan egiteko modu desberdinak —barnekoa vs kanpokoa—
- Lanbide-profilak ezagutu eta bereiztea.
- Diseinua nola kontratatu eta briefing eraginkorra sortzearen garrantzia.
- Bere balioa eta bere prezioa. Diseinuan inbertitu behar da?
- Diseinua, enpresa-estrategia eta balio bereizgarri gisa.
- Diseinuaren eta jasangarritasunaren arteko lotura.
- Diseinua prozesuetan txertatu duten enpresen kasu errealak ezagutzea.
Nori zuzendua
Donostiako ekintzaile, start up eta enpresak.
Irakaslea
- MoCa (MorontaCasanova), Donostiako produktuen diseinu eta garapenerako estudioa.
- MoCa EIDE euskal diseinu elkarteko kide aktiboa da.
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.