
PRESENTZIALA
Start-upentzako inbertsio pribatua erakartzeko salmenta-teknikak
Datu garrantzitsuak
Data - Maiatzak 14 | Ordutegia - 09:30 - 13:30 | Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua) |
Saioaren helburua
Start-up-ei zuzendutako tailer praktikoa, inbertsio pribatua erakartzeko metodoari eta teknikei buruzkoa. Helburua da start-up-ei laguntzea inbertsio pribatua erakartzeko estrategia eraginkorrak diseinatzen eta gauzatzen.
Core Angels business angels-en sare globaleko Guillermo Sotoren eskutik, start-upek beren heldutasun-egoerari dagokionez beren proiektutik gehien nabarmentzen diren alderdietatik bereizten ikasiko dute, eta inbertitzaileekin elkarrizketa estrategikoa prestatzen, haien interesa pizteko eta inbertitzeko gogoa sortzeko.
Nori zuzendua
Donostian proiektuak edo enpresak dituzten ekintzaileak eta startup-ak
Irakaslea
Guillermo Soto, Enpresaria eta Business Angel. Esperientzia du salmentetan, zuzendaritza komertzialean eta orokorrean, baita Espainiako, Portugalgo, Erresuma Batuko eta Italiako multinazionalen eta ETEen administrazio-kontseiluetan ere.
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.
