- Abalen Funtsaren programaren esparruan egindako 6 eragiketek ia 90.000 €-ko laguntza izan dute, batez beste.
- Funtsaren bidez finantzatutako proiektuen % 50 emakumeek lideratuak dira.
Donostia Sustapenaren bitartez Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotziaren eta Elkargiren arteko lankidetzari esker abian jarritako Abalen Funtsaren programak sei eragiketa finantzatu ditu 2023an, batez beste 87.600 euroko laguntzarekin eragiketa bakoitzeko. Iazko batez besteko lagun- tzarekin alderatuta, kopuru horrek % 20,3ko igoera ekarri du. Finantzatutako proiektuek Osasun Sektorea, IKTak eta 4.0 industria izan dituzte jomuga. Gainera, 2023an, finantzatutako eragiketen erdiak (% 50) emakumeek lideratu dituzte.
2016an abiatu zen bi erakundeen arteko lankidetzari esker, 30 eragiketa babestu dira eta finantza- ketaren guztizko zenbatekoa 2.167.000 eurokoa izan da. Programaren bilakaera positiboa da eta urteko hazkundea ere ondo doa, bai proiektuen kantitatean bai kalitatean. Donostia Sustapenaren iritziz, gainera, horrek esan nahi du ekosistema ekintzailearen eragile estrategikoekin (adibidez, Elkargirekin) lankidetzan aritzeko erronka indartu behar dela, horrek proiektu ekintzaile berritzai- leak bultzatzeko eta sendotzeko aukera ematen duelako.
Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziaren ustez, datu horiek "Udaletxea, Donostia Sustapenaren bitartez, egiten ari den lana adierazten dute, ekintzailetza-proiektu bat, startup bat, egon ez dadin, gure hirian aberastasuna eta kalitatezko enplegua lortzeko behar den laguntzarik izan ez dezan. Izan ere”, azpimarratu du Oyarbidek,“azken hamar urteetan 12,5 milioi euroko ahalegina egin da horrelako programak bultzatzeko”.
Bestalde, Rakel Martin Gipuzkoako Elkargiko zuzendariak nabarmendu duenez, "ekosistema ekin- tzailearekin dugun konpromiso etengabea areagotzen jarraitzen dugu. Lankidetza publiko-pribatua eta proiektuei buruzko ezagutza zehatza funtsezkoak dira gure laguntza benetako finantzaketa batekin areagotzen jarrai dezagun". Ekosistema horrekin izandako lankidetza luzea azpimarratu du Martinek, eta 'Elkargi espiritua'ren garrantzia azpimarratu du bai ekosistemaren beharrak ulertze- ko bai irtenbide pertsonalizatuak bilatzeko.
Programak startupei babesa ematen die aurreneko garapen fasean (faserik zailenean), beren ekimenak abian jartzeko behar duten kapitala eskuratu behar dutenean, alegia; bestalde, geroko hazkunde fasean ere laguntzen die, merkatuan egoki finkatzeko aukera izan dezaten. Hazteko ahalmena duten proiektu ekintzaileak Donostia Sustapenak aukeratu eta Elkargira bidera- tzen ditu, dagokion balorazio profesionala egin ondoren Abalen Funtsera sar daitezen.
Sozietate Publikoak ekintzailetzaren alde egiten duen erronkaren parte da programa; izan ere, 2015az geroztik 12,5 milioi euro inbertitu ditu mota horretako proiektuetan, azken bi urteetan urteko batez besteko inbertsioa bikoizteraino (2,5 milioi eurokoa izan zen 2023an). Donostia Sus- tapenak 300 proiektu berri aztertzen ditu urtean, eta horietatik % 20 proiektu berritzaileak dira: %26 biozientzien eta osasunaren arloko proiektuak dira, % 49 4.0 industriaren zerbitzu aurreratuekin lotuta daude, eta gainerako % 25a energiarekin eta material berriekin lotutako proiektuak dira.
2023. urteari dagokionez, finantzatutako 6 proiektuetatik 4 osasunaren eta biozientzien arlokoak dira, eta COTEC fundazioak otsailean argitaratu zuen Enplegu Teknologikoaren Maparen arabera, Donostian sektore honek hazkunde esponentziala izan du, 2016-2023ko epealdian afiliatuen kopurua zortziz biderkatzeraino (25 afiliatu izatetik 526 izatera igaroz).
Lankidetza honi esker, Donostia ekintzailetza teknologikoko hiri bihurtzen laguntzen duten startupen garapena bultzatzen jarrai daiteke, Donostiako Jarduera Ekintzailearen Tasak erakusten duen bezala, tasa hori % 6,6koa baita, EAEko eta Estatuko batez bestekoaren gainetik (% 6).
2023ko ekitaldian finantzatutako proiektuen deskribapena
- VERIS BEHAVIOUR. Startup honek Errealitate Birtuala eta Neuromarke- tinga erabiltzen ditu, en- presei bezeroen lehenta- sunak eta beharrak uler- tzen laguntzen dieten murgiltze proiektuak ga- ratzeko.
- SYSTEMILEC WEALTH. SABELEC proiektua. Presi- oko ultzerak prebenitzeko produktu bat garatzea du helburu, pazienteen egoe- ra eta bizi kalitatea hobe- tzeko.
- HEALTH PRO SL. Enpresa teknologiko hau profesional sanitarioen prestakuntzan espeziali- zatuta dago; horretarako Errealitate Birtuala erabil- tzen du.
- ZOLA SISTEMAS SL. Errealitate Birtuala erabil- tzen duten osasun arloko profesionalak.
- DIGIZEN. OKencasa proiektua. La- guntza behar duten adi- neko senideen zaintzaile- ak babesteko sistema. Zaindu egiten duten fami- lien egoerari buruz infor- matzeko eta ohartarazte- ko aukera ematen du.
-
ENKITEK proiektua. Lora- tegi bertikaletan hazkun- tza-prozesuak automati- zatzeko proiektua da. IA, robotika eta monitorizazio interfaze bat erabiliz pro- zesuak automatizatzea du xede.