EKINN Donostiako Sustapenaren (Donostiako berrikuntza eta ekonomia-garapenerako agentzia) ekimen aitzindaria da, 100 urte baino gehiago daramatzana enpresa berritzaileen sustapenean. EKINN ekimenarekin zure proiektua hazteko beharrezkoak diren tresnak ipintzen ditugu zure eskura. Startupak, ekintzaileak, talentua, baliabideak eta abaguneak elkarlotzen ditugu, Donostian enpresa hobeak sortzeko.
EKINN zure etorkizunarekin konektatzeko gunea da. Inspirazioa lortu, zure sustapena abiarazi eta zure proiektuko etapa bakoitzean zure alboan egoteko sortutako ingurunea.
Hedapenean laguntzen zaitugu, zure premietara egokitutako programekin (haztegi-programak, bizkortzea eta laguntza estrategikoa).
Proiektua finkatzeko prozesuan alboan izango gaituzu lan-eremuak, aldi baterako etxebizitza eta zerbitzu pertsonalizatuak eskainiz.
Finantzazio-laguntza ere eskainiko dizugu zure hazkuntza bizkortzeko.
Tokiko, Estatuko eta nazioarteko ekosistemarekin konektatuko zaitugu, abagune paregabeak sortzeko.
Zergatik EKINN?
Berrikuntza geldigaitza den mundu batean, EKINN ekimenak misio argia du: talentua, baliabideak eta abaguneak elkarlotzea, proiektu berritzaileak Donostiatik hazi eta eskalatu daitezen.
Badakigu ekitea ez dela erraza. Ideia onek eginahala baino zerbait gehiago behar dute, eta finantzazioa, kontaktuak, alboan egotea eta ekosistema baten laguntza eskatzen dute.
EKINN ekimenean ahalmena duten proiektuak moteltzen dituzten hesiak baztertzen ditugu, eta benetako abaguneekin konektatzen ditugu proiektu horiek.
Nori begira gaude?
Startup eta ekintza. Proiektu bat abiarazi, hazi eta eskalatzeko baliabide pertsonalizatuen bila dabiltzan bertako eta nazioarteko talentuari begira.
Enpresa finkatuak. Berrikuntza abiarazteko eta negozio-ildo berriak arakatzeko plataforma bat bilatzen ari diren konpainiak.
Ekosistema. Inbertitzaileak, ikerketa-zentroak edo eragile gakoak, ahalmen handia duten proiektuekin konektatu asmotan dabiltzanak.
¿Dónde estamos?
En el corazón de San Sebastián, una ciudad reconocida por su calidad de vida y su ecosistema de innovación de referencia internacional. Un lugar donde convergen infraestructuras punteras, talento altamente cualificado y una comunidad abierta al mundo.