15 de MarzoEU
PRESENTZIALA

Lehendik dagoen negozio batetik abiatuta ekitea: nola bilatu, aztertu, erosi eta jarraipena eman martxan dagoen negozio bati

Ekiteaz pentsatzen dugunean, normalean hutsetik sortutako enpresa bat irudikatzen dugu. Hala ere, bada gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den beste aukera bat ere: martxan dagoen negozio bat eskuratzea edo haren jarraipena hartzea.

 

Datu garrantzitsuak

Data - Uztailak 17 Ordutegia - 09:30 - 11:30 Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua)

 

Saioaren helburua

Ekiteaz pentsatzen dugunean, normalean hutsetik sortutako enpresa bat irudikatzen dugu. Hala ere, bada gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den beste aukera bat ere: martxan dagoen negozio bat eskuratzea edo haren jarraipena hartzea.

Tailer honetan, enpresa-erreleboak ekiteko bide gisa eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu. Jarraipena bilatzen duten negozioak non aurki daitezkeen ikusiko dugu, pausoa eman aurretik zer alderdi aztertu behar diren eta dagoeneko martxan dagoen enpresa baten bidez ekiteak dituen abantailak eta arriskuak zein diren ere landuko ditugu.

 

Nori zuzendua 

Beste batzuek eraikitako lanaz eta ibilbideaz baliatuz enpresa-proiektu bat abian jartzeko modu berriak ezagutu nahi dituzten pertsona ekintzaileei zuzendutako saioa.

 

Irakaslea

Claudia Jiménez (Innobide)

 

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.


* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.