
PRESENTZIALA
Startup digitalak: aldaketaren lider diren emakumeak
Datu garrantzitsuak
| Data - Maiatzan 15 | Ordutegia - 11:30 - 13:30 | Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua) |
Saioaren helburua
Proiektu digitalak hainbat esparrutatik bultzatzen ari diren emakume ekintzaileekin elkarrizketa hurbila. Ekintzailetza digitalak aukera berriak eskaintzen ditu, eta gero eta emakume gehiago ari dira sortzen, hazten eta bidea irekitzen.
Saioan Ane Arruabarrenaren, Gulinkeko sortzailearen, arrakasta-kasua ezagutuko dugu, eta harekin batera beste ekintzaile eta enpresari batzuek esperientzia errealak eta ikaskuntza praktikoak partekatuko dituzte.
Inspiratzeko, erreferente hurbilak ezagutzeko eta norberaren proiektua eremu digitalean bultzatzeko gako baliagarriak jasotzeko saioa izango da.
Nori zuzendua
Emakumeei zuzenduta: ikasleak, ekintzaileak, enpresariak edo ekintzailetza-ideia bat dutenak, eremu digitalean interesa dutenak.
Irakaslea
Ane Arruabarrena - Gulink.
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.
