15 de MarzoEU
PRESENTZIALA

Txoko EKINN. Berrikuntza irekia: industria-enpresen eta startupen arteko lankidetzan benetan funtzionatzen duena

Mahai-inguru honetan aztertuko da industria-enpresak nola bihur daitezkeen startupentzat funtsezko partner: ez soilik lankidetza puntual baten bidez, baizik eta lehen bezero, merkaturako trakzio-eragile eta eskalatzeko benetako palanka gisa.

 

Datu garrantzitsuak

Data - Ekainak 16 Ordutegia - 15:00 - 17:00 Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua)

 

Saioaren helburua

Mahai-inguru honetan aztertuko da industria-enpresak nola bihur daitezkeen startupentzat funtsezko partner: ez soilik lankidetza puntual baten bidez, baizik eta lehen bezero, merkaturako trakzio-eragile eta eskalatzeko benetako palanka gisa.

Esperientzia zehatzen bidez, industria-enpresen eta startupen arteko lankidetza funtzionatzeko behar diren erronkak, ikaskuntzak eta baldintzak landuko dira: zerk errazten duen pilotutik negoziora igarotzea, zer akatsek blokeatzen duten prozesua eta zer ekarpen egin diezaiokeen enpresak ekintzailetza-ekosistemari.

 

Nori zuzendua 

Industria-enpresei, startupei, ekosistemako eragileei, berrikuntza irekiko profesionalei eta enpresa- startup lankidetzan interesa duten erakundeei zuzenduta.

 

Irakaslea

ADEGI.

 

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.


* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.