
PRESENTZIALA
Zenbat balio du zure enpresak? Zure startupa baloratzeko gakoak
Datu garrantzitsuak
| Data - 18 azaroak | Ordutegia - 11:30 - 14:00 | Lekua - EKINN eraikina | (Ikusi kokalekua) |
Saioaren helburua
Zure enpresak zenbat balio duen jakitea funtsezkoa da erabaki onak hartzeko. Finantzaketa-txanda bat irekitzeko, bazkide bat sartzeko, funts batekin negoziatzeko edo salmenta bat planteatzeko behar duzu. Baina enpresa berritzaile bat baloratzea, historiko gutxirekin eta potentzial handiarekin, ez da erraza. Eta negoziaziora argudio sendorik gabe iristea garesti atera daiteke.
2 ordu terdiko saio honetan, enpresak baloratzeko metodo bat ulertzen eta aplikatzen ikasiko duzu, startupen eta hazten ari diren enpresen errealitatera egokituta. Gainera, inbertitzaileek zure proiektua nola aztertzen duten eta balorazio bat igo edo jaitsi dadin zein faktorek eragiten duten ezagutuko duzu.
Saio honetan Jorge Montes del Pino izango dugu gurekin. 40 urte baino gehiagoko esperientzia korporatiboa du, hainbat konpainiatako kontseilaria da, Private Equity funtsen eta Family Officeen aholkularia, eta Ekintzailetza eta Fusio eta Erosketetako irakaslea IE Business Schoolen.
Gainera, parte hartzen duten startup batzuek Jorgerekin 2 orduko mentoretza saio indibidual bat izateko aukera izango dute, beren proiektuaren balorazioa lantzeko.
Nori zuzendua
Donostian proiektu berritzaileak dituzten ekintzaile startup-ak.
Irakaslea
Jorge Montes del Pino.
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.
