Hautatu hizkuntza

  • Lehen urtean, Ekintzaileei Arreta Emateko Bulegoaren bitartez 229 proiektu berritzaile babestu dira.
  • Ekintzaileatzaren ekosistemako eragileentzako plataforma bihurtu da EKINN. Lankidetzari esker, EKINN nodoa lehen urtean eraikinetik igarotako 5500 pertsona baino gehiagorentzako topalekua izan da.

EKINN, el Nodo de Innovación y Emprendimiento de San Sebastián cumple un año a disposición de la ciudadanía donostiarra apostando por la colaboración entre los diferentes agentes del ecosistema. Una apuesta que responde al compromiso de Fomento de San Sebastián de promover el desarrollo de proyectos innovadores que impulsen la economía y el empleo en la ciudad. Dicha colaboración ha permitido que más de 5500 personas hayan visitado ya este espacio de referencia en la ciudad convirtiendo EKINN en una plataforma de conexión.

A la hora de hacer balance de su primer año, la Concejala de Economía y Empleo Local, Ane Oyarbide, ha destacado que “los 4.500 m2 de este espacio cercano y abierto situado en pleno centro de la ciudad en el Alto de San Bartolomé concentra todos los recursos que la Sociedad Municipal pone a disposición de las personas emprendedoras, con un acompañamiento integral y personalizado que incluye: información y orientación, formación específica, asesoramiento, ayudas económicas, espacios de trabajo, promoción y visibilización. EKINN también quiere facilitar el acceso a la vivienda al talento joven local”.

Los servicios de atención y orientación en emprendimiento que se ofrecen en la actualidad en EKINN se realizan de manera cercana y personal. Desde su apertura, se ha apoyado a 952 personas y 229 proyectos, con asesoramiento tanto en emprendimiento tradicional como innovador. La apuesta por el emprendimiento en la ciudad por parte de Fomento de San Sebastián, se ha reforzado en los últimos 3 años, duplicando la inversión anual, con más de dos millones de euros/año, ascendiendo a cerca de 15M€ desde 2015. Una apuesta firme y sostenida en el tiempo.

Por su parte, para el Director Gerente de Fomento de San Sebastián, Iñigo Olaizola, ““este equipamiento en pleno centro urbano es una apuesta clara por la colaboración entre agentes estratégicos del ecosistema para potenciar nuestra ciudad como plataforma para el desarrollo de proyectos innovadores, de desarrollo y atracción de talento, tanto local como internacional. Es un modelo de edificio, equipamiento, que plantea una mixtura de usos que nos permite abordar el reto de la formación, el del desarrollo de oportunidades y proyectos profesionales y el reto de la vivienda, como elementos clave para hacer atractiva nuestra ciudad. EKINN nos ofrece un modelo que puede replicarse y escalar, que busca ser referente para ciudadanía y agentes estratégicos y que genera también un punto de dinamización y transformación del entorno urbano donde se ubica. Es una manera nueva de hacer ciudad”.

aniversario ekinn contenido 1 fomentosansebastian

EKINNen jarduerak 4 ardatz estrategiko izan ditu oinarri lehen urte honetan:

TALENTUA GARATZEA

365 egunetan zehar, ekintzailetzari lotutako jakin-mina zuten 1500 pertsona igaro dira bertatik. Donostia Sustapenak ekintzailetzari eta berrikuntzari lotutako sentsibilizazioaren, prestakuntzaren eta gaitasun tekniko zein pertsonalen aldeko apustua egin du, eta lankidetzari esker izan da hori, prestakuntza zentroen eta unibertsitateen laguntza izan baitu.

Aipatzekoa da 21 Mintegi Trinko egin izana eta 650 ikasle inguruk parte hartu izana. EHUrekin eta Tecnunekin; eta LHko zentro Nazaret, Ceinpro, AEG eta Easo Politeknikoarekin lankidetzan egin dira mintegiak.

PROIEKTUAK BIZKORTZEA ETA AREAGOTZEA

Proiektu berritzaileak bizkortze aldera prestatutako zerbitzuei dagokienez, EKINN+ programaren bidez, 20 proiekturi esleitu zitzaien mentorea 2024an. % 55 IKT eta Industria 4.0 sektoreetako enpresa proiektuak izan ziren, eta % 15, Biozientzia sektorekoak. Parte hartutako proiektuen erdiak baino gehiagok 35 urte baino gutxiagoko emakumeak izan zituen lider. Gainera, EKINN+ Osasuna edo EKINN+ Gastro sektore programen etxe bihurtu da EKINN.

Aldi berean, 100 startupek baino gehiagok osatutako komunitate aktiboaren plataforma bihurtu da, eta prestakuntza eta mentoretza eskaini zaie haiei, gaur egun ekintzaileek gainditu
beharreko 3 erronka handiei hobeto aurre egiteko: lehen bezeroa lortzea, inbertsioa lortzea eta talentua antzeman eta fidelizatzea.

Azpimarragarria da Elkargi bezalako erakunde nabarmenekin egindako lankidetza, Berme Funtsa programarekin, adibidez. Aurten, 4 eragiketa burutu dira, eta 555.000 €-ko finantzaketa eman da, iaz baino 185.000 € gehiago.

PLATAFORMA ETA KONEXIOA

Berrikuntza eta ekintzailetza ekosistemako erakunde estrategikoekin, bertakoak zein nazioartekoak izan, lankidetza eta konexioa indartzea gakoa izan da EKINNen izaera, hau da, gune irekia eta topalekua izatea, babesteko.

Urtebetean, EKINNek 1880 pertsona jaso ditu, dela Donostia Sustapeneko edo gunea baliatu nahi izan duten erakundeetako ekitaldietara joan direlako, dela kudeaketa eredua ezagutu nahi izan duten nazioarteko ordezkaritzen parte zirelako. Gunean, Adegiko Ekintzailetza Foroak, Tecnalia Venturesek, Berri Upek, Aspegik, Biogipuzkoak, Tkenikak edo Tech-Connectek eta beste hainbestek antolatutako ekitaldiak jaso ditu.

EKINN ereduak, gainera, hainbat berrikuntza ekosistemen interesa piztu du, hala nola Malagan, Lisboan, Bolonian edo Espoon, Finlandian. Lehen 365 egunetan, bertako, estatu mailako eta nazioarteko erakunde ugariren bisitak izan ditu hala nola Eurocities sarearena, eta erakunde haiekin etorkizuneko lankidetzak garatzen ari dira dagoeneko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloan.

aniversario ekinn contenido 2 fomentosansebastian

TALENTUA JASOTZEA ETA ERAKARTZEA

Talent House eraikineko 80 bizitegiez gain, eraikin berriak 70 gehiago ditu, eta, beraz, 150 bizitegiko eskaintza dago. Horrela, Sustapen Sozietatearen Talentua Erakarri eta Ostatatzeko Plana indartu egin da. EKINNen ostataturik dagoen pertsonaren profilak joera ekintzaileagoa du; Talent Housen, berriz, profil horiek zientifikoagoak izaten jarraituko dute. EKINNen egoitza-eskaintza 2024. urtean zehar gaitzen joan da, modu mailakatuan, eta urtearen amaieran amaitu da erabateko egokitzapena. Dagoeneko 100 pertsona inguruk hartu dute ostatu; horietatik % 58 atzerritarrak dira eta batez beste urte erdiko egonaldia izan dute.

Gaur egun, EKINNen Talent Egonaldiak programari esker, ekimen ekintzaileak dituzten bertako gazteak ere bizi dira bertan, 2 urtera arteko txandakako alokairu hobaridunarekin. Horrela, gazteek aukera dute beren proiektu profesional eta pertsonala Donostian garatzeko.

2025 honetarako, EKINNen helburu nagusia hirian ekintzailetza eta berrikuntzarako gune erreferente gisa sendotzea da. Horretarako, apustu hauek egingo ditu:

  • Nazioarteko proiektu ekintzaileen erakarpena indartzea.
  • Tokiko talentu ekintzailea fidelizatzea, Tokiko Gazte Egoitzen programaren bidez.
  • Ikastetxeekiko lankidetza indartzea, ekintzailetzaren esparruan bokazio berriak sortzeko.
  • Laguntza-ibilbide pertsonalizatuak indartzea, zerbitzuak, prestakuntza eta laguntza espezializatuak dituzten ekintzailetza-proiektuak hazteko.
  • Ekintzailetzarekin lotutako eragileekin lankidetzan aritzeko eta kontrastatzeko espazioak proposatzea, eskainitako zerbitzuak eta programak hobetzeko.
  • Elkartzeko eta konektatzeko guneak sortzea.

Hiri mailako proiektu honen aldeko apustuak erantzuna ematen dio Donostia Sustapenaren estrategiari: talentu ekintzailea garatzea eta erakartzea, proiektu berritzaileak bizkortzea, kultura ekintzailea garatzearen aldeko apustua egitea eta, bereziki, hirian eragina duten aukerak eta proiektu berriak ekarriko dituzten konexio eta lankidetza espazioak sortzea. Izan ere, “Donostian proiektu bakoitzak axola du”. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ekinn.fomentosansebastian.eus/eu/ webgunea bisitatu daiteke.