Hautatu hizkuntza

DONOSTIAN GAUDE

DONOSTIAN GAUDE

Donostiak esan nahi du berrikuntza, kultura-eskaintza handia eta bizi kalitatea.

Donostia tamaina ertaineko hiri eder bat da, ezin hobea ikertzeko, lan egiteko eta gozatzeko. Hiriko ikerketa-zentroen sare zabalari esker, Donostia lankidetzazko zientzian* aurreneko postuan dago eta berrehun hiri zientifiko garrantzitsuenen artean dago.

 

 

Kokapena

Europako ipar-mendebaldean, Frantziako mugatik 25 km-ra, Donostia tamaina ertaineko hiri bat da, eta gaur egun, ezaguna ere bada ezagutzagatik eta zientziagatik.

Baiona-Donostia euskal Eurohiriaren buru izanik, urte osoan zehar kultur eskaintza paregabea du eta nazioarteko ekitaldi garrantzitsu ugari aterpetzen ditu.

Arlo ekonomikoan, berrikuntzagatik ez ezik, merkataritzagatik eta turismoagatik ere nabarmentzen da.

Donostia-San Sebastián es un entorno inigualable para vivir, porque tiene:

  • Kultura.
    Hiriak bi jaialdi aterpetzen ditu: nazioarteko zinemaldia, Cannesekoaren edo Veneziakoaren mailakoa; eta Jazzaldia, Europako zaharrenetako bat.
  • Erroak.
    Bi hizkuntza ofizial ditugu, euskara eta gaztelania. Euskaraz, Donostia deitzen diogu hiriari; eta gaztelaniaz, San Sebastián. Hiriko biztanleei donostiar deitzen diegu.
  • Aisialdia.
    Hiru hondartza ditugu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola (surferoena). Era berean, 237,37 hektarea parke ditugu, hau da, batez beste, 21 m2 berdegune biztanleko.
  • Gastronomia.
    Euskal sukaldaritza munduko garrantzitsuenetako bat bilakatu duten 16 Michelin izarrak Donostia eta inguruetan banatuta daude.
  • Talentua.
    4 unibertsitate ditugu (EHU, Deustu, Nafarroako Unibertsitatea eta Basque Culinary Center); ingeniaritzek ikasketa-eskaintzaren % 30 hartzen dute, eta lanbide heziketako 16 zentro ditugu.
  • Berrikuntza.
    Hiriak ezagutzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egiten du (talentua eta ezagutza sozializatzearen alde egiten duen ekosistema aberats baten lankidetzaren garrantzia ahaztu gabe).

Hiriaren bilakaera

Hiriak, zientziaren eta berrikuntzaren hiri gisa, izan duen bilakaera:
youtube

Datu sozioekonomikoak

Donostia ere zientziaren eta berrikuntzaren abangoardian dago. Hiri Behatokiaren* 2022. urteko datu sozioekonomikoek horrelaxe erakusten dute.

*Hiri Behatokia. 2022. urtea

189.093

biztanle
%27 unibertsitate ikasketekin.

27.558 €-koa

da batez besteko errenta pertsonala

8.781 M € BPGd

da Barne Produktu Gordina
Horietatik % 3,7 I+G+Bn inbertitzen dira (Europako batez bestekoa % 2,27 da)

30

I+Gko eragile
Hirian eta inguruetan.. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agente 1 6. 303 biztanleko.

15.606

enpresa
Hirian eta inguruetan. CEnpresa-dentsitatea: 85 enpresa / 1000 biztanleko.

%35,30ekoa

da hiriko enpleguan duen portzentajea.
Ezagutzaren sektore intentsiboetan gertatzen da.

6.292

pertsona.
I+G+b-ren esparruan lanean (% 47,2 emakumeak)

4.292

Pertsona horietako
I+G+Bn lanean daude, dedikazio osoko erregimenean.

2.418

txikizkako saltoki.
Hiriko enpleguaren % 8,9 sorrarazten dute.

1.460

ostalaritza-establezimendu.
Enpleguaren %17,5 sektore tradizionaletan.

Para conocer más datos socioeconómicos de San Sebastián puedes ir al Observatorio Urbano.

Ir al observatorio urbano

Agian hau ere interesatuko zaizu…

FORMACIÓN Y ASESORAMIENTO

Servicio general de creación de empresas.
Asesoramiento personalizado y formación grupal para que analices y pongas en marcha tu idea de negocio.

AYUDAS ECONÓMICAS

Programa Talent House para jóvenes donostiarras.
Ofrecer oportunidades de alojamiento al talento joven donostiarra durante parte del desarrollo de su carrera profesional.