Hautatu hizkuntza

EZAGUTU EKINN

EZAGUTU EKINN

Berrikuntzaren eta ekintzailetza aurreratuaren etxea: inspirazioa, elkarlana eta zure ideien garapena ardatz dituen lekua.
Proiektu berritzaileak garatzeko eta sortzeko duzun gogoarekin bat egiten dugu EKINNen. Prestatzen zaituen, laguntzen dizuen eta zure helbururantz bultzatzen zaituen plataforma gara. Ditugun tresna eta konexio guztiak jartzen dizkizugu eskura. Ekintzailetza sustatzen dugu, hirian garapena eta enplegua sorraraz ditzazun.

Zer da EKINN?

  • Enpresa-proiektu berritzaileak eta startupak bizkortzeko eta horien eskalagarritasuna bideratzeko nodoa.
  • Zure talentua garatzea xede duen nodoa, berrikuntzan eta ekintzailetzan hezi eta treba zaitezen.
  • Berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosistemarekin lotzen eta elkartzen zaituen gunea.
  • Gure alokairupeko bulegoei eta coworkingei esker, garatzeko eta aurrera egiteko aukera emango dizun gunea.
  • Aldi baterako etxebizitza, ahalmen handiko enpresa-proiektu berritzaileak garatzeaz bakarrik ardura zaitezen.
  • Talentu gazteak garapen profesionalerako dituen aukerak esploratzeko gunea.

Proiektuaren zutabeak

  • Inspiratu egiten dugu.
    Tokiko talentua garatzeko eta trebatzeko inspirazio gune ireki bat gara.

  • Bultzatu egiten dugu.
    Proiektu berritzaileak eta startupak bizkortzea xede duen Ekintzailetza Zentro aurreratu bat gara.

  • Loturak erraztu egiten ditugu.
    Ekosistemako eragile garrantzitsuen arteko lankidetza eta loturak errazten dituen nodo bat gara.

Horretarako:

  • Lagundu egiten dugu.
    Hazkunde profesionaleko ibilbideak sustatzeko, Donostia Sustapenak dituen baliabideekin kalitatezko orientazioa eskaintzen dizugu hasiera-hasieratik.

  • Baliabideak jartzen ditugu.
    Eraikinak, besteak beste, hirigunetik gertu dagoen aldi baterako etxebizitza bat eskaintzen du, arrazoizko prezio batean eta kalitatezkoa.

Publiko objektiboa

Startup edo enpresa bat izan, bigarren hezkuntzako edo lanbide heziketako ikaslea izan edo unibertsitarioa izan, EKINNek balio erantsi handiko programa eta zerbitzu espezializatuak jartzen dizkizu eskura, talentua gara dezazun eta proiektua hurrengo mailara bultza dezazun. Inspirazioa, konexioak, laguntza eta baliabideak.
  • Gazteak.
    Zure jakin-mina piztu eta etorkizuneko erronka handiei aurre egin diezaiezun prestatu nahi zaitugu. Eta, zergatik ez, animatu ere egin nahi zaitugu proiektua Donostian bidera dezazun.
  • Startupak.
    Aholkularitza pertsonalizatua eta baliabideak eskaintzen dizkizugu, zeure proiektu berritzaile edo teknologikoa bizkor dezazun eta hurrengo mailara eraman dezazun. Sortzen, hazten eta indartzen lagundu nahi dizugu.
  • Enpresak.
    Etorkizuna orainaldiaren agendan jartzen lagunduko dizun zure plataforma gara, itzal handiko proiektu berritzaileak bultzatzen eta sendotzen ere lagunduko dizuna.
  • Ekosistema.
    EKINNeko kide izateak talentuarekin eta aukerak sortzeko potentzial handia duten startupekin konektatzen zaitu, ekosistema dinamiko batean, horrek guztiak ez bailuke zentzurik izango inbertitzailerik gabe, prestakuntza zentrorik gabe, teknologia eta ikerketa zentrorik gabe, eta beste eragile garrantzitsurik gabe.

Zergatik da garrantzitsua EKINN Donostiarako?

  • Ideia berritzaileek ahalik eta laguntza gehien behar dutelako, hazten eta sendotzen jarraitzeko aukerak maximizatzeko.
  • Lankidetza funtsezko osagaia delako berrikuntzarako; eta esperimentatzeko eta konektatzeko espazioak eta testuinguruak behar direlako.
  • Donostia Sustapenaren eskaintza hobetoegituratzeko eta osatzeko balio duelako, eta publiko objektiborako erakargarriagoa delako.
  • Ekintzailetza berritzailea bultzatzeko gune/nodo lotesleak behar direlako.
  • Etxebizitza eta lan espazioak eskuratzeko arazoak oztopo garbia direlako talentuari atxikitzeko eta talentua erakartzeko.
  • Ekosistemek masa kritikoa behar dutelako. Proiektu berritzaileek proiektu berritzaile berriak sortzen eta erakartzen dituzte, inbertsio mekanismoak handiagotzen dituzte, talentu gehiago erakartzen dute, kalitatezko enplegua... eta horrek guztiak,oro har, baldintza egokiak sortzen ditu gure hiria beste hiri batzuetatik bereiz dadin, berrikuntza-nodoen ikuspegitik..
  • Eta, azken batean, hiriak proiektu berritzaileak behar dituelako, eskalan gora egin eta enplegua eta ezagutza sorraraziko badute.

EKINN HIRIARI ETA MUNDUARI IREKITAKO GUNE BAT DA