EKINN izango da Donostiako XI. WeekINN Berrikuntzaren Astearen epizentroa
Familiei zuzendutako EKINN Fest, publikoari zabaldutako San Sebastian Science Society topaketa eta EKINN Talent, Reale Arenan 350 gazte ingururekin egingo dena, izango dira hitzordu nagusiak WeekINN Berrikuntzaren XI. Astean. Berrikuntzaren Asteak berriz ere sortuko ditu aurten herritarren konexiorako espazioak, zientzia eta berrikuntza modu erakargarrian hurbiltzeko eta, horrez gain, zientzia ekosistema ezagutzera emateko, agenteen arteko interakzioa sustatuta.