Wavegarden, Multiverse Computing eta Tecnalia DSS INN Enpresa Berritzailearen sarien irabazle
Enpresa Finkatuaren kategorian Wavegarden saritua izan da; Enpresa Gaztearen kategorian, berriz, Multiverse Computing-ek eraman du saria. Aurten Tecnalia aintzatetsi da, ikerketarekin eta teknologiarekin duen konpromisoagatik, hiriaren izena nazioartean proiektatuz. Berrikuntzaren XI. Asteari amaiera emateko, DSS INN sariak banatu dira gaur Maria Cristina Hoteleko Ibaia Aretoan. Aste hau Donostia Sustapenak antolatzen du, hiriko I+G+b ekosisteman diharduten eragile askorekin lankidetzan.