Hautatu hizkuntza

Errentamendu-kontratuaren oinarrizko baldintzak

EKINN estudioak eta apartamentuak dituen eraikina da, eta, beraz, bertan biziko diren pertsona guztiek errentamendu-kontratu bat formalizatu beharko dute Sustapenarekin.

Ostatu hau hartzeko ezinbesteko baldintza da pertsonek lan-lotura izatea ikerketan diharduten tokiko zentroekin.

Errentamendu-kontratua aldez aurretik emango zaio beti ikertzaileari, fidantza jaso eta EKINNk erreserba berretsi ondoren berrikusteko.

Alokairu-kontratua eraikinera iristean sinatuko da.

Errentamendu-kontratuaren oinarrizko baldintzak hauek dira:

  • Alokairu-kontratuaren hasiera EKINNek erreserban baieztatu duen berbera izango da.
  • Lehenengo eta azken hilabeteko apartamentuaren fakturazioa gure web orrian adierazitako baldintzen arabera egingo da, eta errentamendu-kontratuan adierazitako sarrera- eta irteera-data kontuan hartuta.
  • Errenta aurreratuta ordainduko da, hilaren lehen zazpi egunen barruan, banku-transferentzia bidez (egonaldi laburren eta atzerriko bezeroen kasuan) edo banku-helbideratze bidez (bezero nazionalak eta egonaldi luzeak).
  • Banakako kontsumo-gastuak hilabete igarotakoan fakturatuko dira. Horniduren kontsumo-gastuek kostu finkoa eta kostu aldakorra dute, errentari bakoitzaren kontsumoaren arabera. Hauek dira kontsumo-gastuak: elektrizitatea, ura, zaborrak eta kontsumo termikoak (ur beroa eta berokuntza).
  • Errentariak kontratua deuseztatu nahi badu, idatziz adierazi beharko dio EKINNri (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.), irteteko eguna baino hilabete lehenago, eta idatzizko baimena jaso beharko du. Bestela, EKINNek errentariari hilabeteko errentaren zenbatekoa eskatzeko ahalmena izango du, zigor gisa.
  • Behin alokairu-kontratua amaituta, EKINNek apartamentua berrikusiko du, eta fidantza itzuliko du banku-transferentzia bidez. Apartamentua hondatuz gero eta/edo errenta ez ordainduz gero, zenbateko horiek fidantzatik kenduko dira. Gainera, apartamentua prest jartzeko kontratatutako kanpo-garbiketako zerbitzuaren kostuak ordainduko zaizkio egoiliarrari.