Hautatu hizkuntza

EKINN CAMPUS SAN SEBASTIAN

EKINN CAMPUS SAN SEBASTIAN

Entrepreneurship School of San Sebastián

Bizi esperientzia ahaztezin bat uztailean Donostian, prestakuntza, trebakuntza eta konexio programa baten bidez zure ekintzailetza-proiektu berritzailea garatzen duzun bitartean. Programa ingelesez izango da.

 

 

Nori Zuzendua

Aurrez aurreko Campusa Donostian izango da eta tokiko eta nazioarteko ekintzaile gazteei zuzenduta dago, baldin eta 18-30 urte bitartekoak badira eta ideia lantzeko fasean dagoen proiektu berritzaile bat edota ekintzailetza berritzailearen arloko ezagutzan sakondu nahi badute.

Halaber, parte hartu ahal izango dute beren ideia edo proiektua aurretiko ekintzailetza programa batean landu duten gazteek, baita ekintzailetzarekin zerikusia duen sari baten finalistak edo irabazleak izan direnek ere.

Balio erantsia

Formakuntza, gaikuntza eta harremanak lortzeko programa da, honako hauek barnean dituena:

Zerbitzuak

Udako Campuserako sarbidea doakoa izango da. EKINN eraikinean ostatu hartzeko izango duzu: hiriaren bihotzean dago eta, gainera, lanerako guneak eta punta-puntako instalazioak ditu, harremanak sor ditzazun eta zure egonaldia –gure ekintzailetza berritzailearen ekosisteman– ahalik eta hobekien aprobetxa dezazun.

Programa

EKINN Campus San Sebastian

EKINN CAMPUS SAN SEBASTIAN. 

Ekintzailetza intentsiboko esperientzia honek hurrengo helburuak ditu:

  • Hiriko gazteentzako erreferentzia izatea berrikuntzan eta ekintzailetzan.
  • Nazioarteko beste ekintzaile gazte batzuekin esperientziak partekatzeko espazio bat sortzea.
  • Gazteak ekintzailetzarekin sentsibilizatzea
  • Gazteak enpresa-proiektu bihurtzeko proiektu berritzaileak dituzten ekintzailetza- arloetan gaitzea
  • espazioetan zein laguntza- eta prestakuntza-mailan ekiteko asmoa duten gazteentzat abiapuntua izatea.
  • Gure hiria tokikoak ez diren talentuko ekintzailetza-proiektu berritzaileei ekiteko leku posible gisa erakustea.
Prestakuntza, trebakuntza eta konexio programa honek hurrengoak hartzen ditu barne:
 
  • Ekintzailetza berritzailean prestakuntza eta gaikuntza, mentore seniorren eskutik, ekiteko garaian kontuan hartu behar diren bertikalak ezagutzeko, baita negozio baten faseak eta egin beharreko izapideak ezagutzeko ere.
  • Zure negozio-ideia eta storytellinga garatzeko laguntza pertsonalizatua
  • Ekintzailetza berritzaileko ekosistemekiko konexioa, tokikoa, nazionala (Madril) eta nazioartekoa (Boston + Lisboa)
  • Demo Day: proiektu-pitcha
Eta gainera,
 
  • EKINN Tokiko eta nazioarteko Gazte Ekintzaileen Campusa nazioarteko komunitate bateko kide izatea
  • Gure EKINN eraikinean ostatua izatea
  • EKINN coworkingean lanerako espazioak izatea
  • Welcome Pack (informazio-pack)
Saioak egunero izango dira 5 egunetan zehar eta tematika hauen inguruan
 
09:30 – 14:00etara formakuntza eta ekosistema internazionalak ezagutzeko
 
15.00 - 18.00 Talde-lana
 
  • Negozio-ereduak
  • Merkaturatzea, marketina eta salmentak
  • Finantzaketa eta inbertsioak
  • Iraunkortasuna eta Gizarte Berrikuntza
  • Pitch day (azken eguna)

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

* Programa horren % 40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, EAEko 2021-2027 Programa Operatiboaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.

Participa en EKINN Campus

Para participar deberás enviarnos una carta de motivación en inglés a fomentoss@donostia.eus con el asunto [Registro EKINN Campus SS]