Connecting for Impact

Talentua, baliabideak eta abagunean elkarlotzen ditugu zure etorkizunari bultzada emateko.

Ezagutu EKINN

Donostia, negozioetarako pentsatua eta bizitzeko diseinatua

BERRIKUNTZAREN ETA BIZI-KALITATEAREN HIRIA

Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak zientzia eta berrikuntzaren hiri gisa aitortu du lau bider, eta erreferentzia da kultura arloko eskaintza zabalagatik eta 2 bizi-kalitate bikainarengatik. 15.800 enpresa baino gehiago hartzen ditu, Espainian enpresa-dentsitateari dagokionez hirugarren hiria da, eta mundu mailako proiektu aitzindarien egoitza da sektore estrategikoetan, esate baterako, biozientzian, kuantikoan eta Adimen artifizialean.

Bilakatu zure ideia benetako negozio

Komunitate ekintzaile aski aitortu baten muinean kokatuta, misio erraza dugu: arrakasta izan dezazun laguntzea. Esaguzu zer behar duzun. Aholkularitza estrategikoa? Lotura gakoak zure sektorean? Know-how ikerketan edo teknologian? Finantza arloko laguntza? Hemen enpresa-komunitate gertuko eta lankidea aurkituko duzu, publikoa eta pribatua uztartzen dituena, zure alboan egoteko, zuri bultzada emateko eta zure eskura behar dituzun baliabide guztiak ipintzeko prest.

ESTRATEGIAREN PLANGINTZA

Proiektu bakoitza berezia da, eta fase edo garapen-maila ezberdinean dago. Sostengatu zaitez gure orientazio estrategikoan, abagune guztiak ezagutzeko o. Programak, bilkura birtualak, egonaldi laburrak, egoitzak Donostian eta azelerazio-plan osoa eskainiko dizkizugu.

EKIN BIZIMODU BERRI BATI

Hirira iristean ostatua eta lan-eremuak eskainiko dizkizugu, eta baita bisatuekin, bankuarekin edo bestelako administrazio-premia edo izapide batekin lotutako laguntza ere. Arrakastarako zure hurrengo urrats irmoa emateko behar duzun guztia hemen.

JASO FINANTZA-LAGUNTZA

Finantza arloan tresna eta laguntza egokiak aurkitzeak zure helburuak azkarrago eta errazago erdiesten lagundu zaitzake. Ezagutu gure komunitaterako eskuragarri ditugun funts, dirulaguntza, mikrokreditu eta finantzazio-zerbitzu osagarri eta baliabide anitzak.

PARERIK GABEKO EKOSISTEMA

Baliatu hainbat sektore eta ekosistemetan ditugun harremanak eta loturak zure kontaktu-kopurua areagotzeko. Harremanetan jarriko zaitugu pertsonekin, erakunde gakoekin eta beste baliabide batzuekin. Alboan izango gaituzu zure arrakasta bizkortzeko eginahalean.

EKINN agenda

Jardueren egutegia
EKINNen talentua aukerekin konektatzen dugu. Bat egiten dugu proiektu berritzaileak garatzeko eta hazteko duzun gogoarekin. Zure helbururantz prestatzen, laguntzen eta bultzatzen zaituen plataforma gara.

EKINN hiriari eta munduari irekitako gune bat da


EKINN, zure proiektu berritzailea garatzeko
Akonpainatu Inspiratu Konektatu egiten zaituen ekimena