Donostiak EMAKUMEEN Talentua eta Ekintzailetzarako gaitasuna aintzatetsi ditu "EMAKUMEEKINN" aitortzekin
Marianela García, emakume ekintzailea; ViveBiotech, berrikuntza eta emakumezkoen talentua bultzatzen dituen enpresa, eta María Muñoz Cafarell, ikertzaile bikaina, izan ziren saria jaso zuten emakumeak. Eneko Goia: “Eredu zarete. Hiriaren oraina eta etorkizuna. Zalantzarik gabe, zuen adibideak enpresa asko emakumeen talentuaren alde egitea erakarriko du, eta emakume asko gure hirian ekintzaile izatearen aldeko apustua egitera animatuko ditu”. Marisol Garmendia: "Gizarte adimendun eta zuzenek emakumeen talentua batzen eta bultzatzen dute, gizarteek behar duten sormen ahalmenaren, berrikuntzaren eta jakintzaren % 50 emakumeei zor zaielako, bai eta gizartean garapena eta ongizatea sortzeko gaitasunaren erdia ere".