Donostiako Sustapenak 1.697 lanposturen sorrera bultzatu zuen 2023an
Donostiako garapen ekonomikorako agentziak guztira 9 milioi euro bideratu zuen 2023an. Sozietateak handitu zuen ekintzailetza arloan urtean egiten zuen batez besteko inbertsioa, 2,5 milioi euro inbertitzea lortuta. Donostiako Sustapenak, hiriaren sustapenerako eta garapen ekonomikorako agentziak, 2.639 zerbitzu eman zituen iaz (2022an baino % 34,8 gehiago), 2.564 pertsona artatu zituen (2022an baino % 60,4 gehiago), 1.352 enpresari lagundu zien (+% 4,6) eta 295 proiektu ekintzaile babestu zituen, erakundearen 2023ko jarduera balantzeak adierazten duen moduan.